Euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea ireki da.
ESKABIDEA eta MATRIKULAZIO-ZIURTAGIRIA aurkezteko epea 2026ko MARTXOAREN 31n amaituko da, eta Iparraldeko Lurralde Eremuko Prestakuntza Sailera bidali behar da.
Deialdian agertzen denez, "jasotako eskaerak eta 2026ko ekitaldirako aurrekontua ikusita, lehentasun-ordenaren arabera onartuko dira eskaerak, lana eraginkortasunez egiteko hizkuntza horretan hitz egin beharra kontuan hartuta".
Laguntza ordainketa bakarra izango da, gehienez ere 690 eurokoa ikasleko eta gainditutako ikastaro bakoitzeko.
Ezinbesteko baldintza da eskola-orduen % 80ra joatea. Ikastaroa egin den euskaltegiak edo ikastetxeak egiaztatu beharko du eskolara joan dela.
Hurrengo esteketan, parte hartzeko eskaera eta matrikulazio- eta bertaratze-ziurtagiriak deskargatu ahal izango dituzue. Norbaitek informazio gehiago behar badu, jar zaitezte harremanetan atal sindikalekin. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario