lunes, 26 de octubre de 2026

« Eskubide bermatua izan beharko lukeena, negozio pribatua egiteko erabiltzen duten ondasuna bihurtu da »

Etxebizitza da gaur egun langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Etxe bat ez edukitzeak bazterkeriara kondenatzen gaitu, eta hori edukitzeak klase herrikoiak miseriazko bizitzetara kondenatzen gaitu ere.

 

«  Eskubide bermatua  izan beharko lukeena, negozio pribatua egiteko erabiltzen duten ondasuna bihurtu da »

Datorren azaroaren 11n, Euskal Herrian, beste behin ere greba orokorra egingo dugu, bigarrena 2026an, aldi honetan Estatuko gainerako herriekin batera. Greba orokor hau etxebizitza-sindikatuek bultzatu dute, baina duela 7 hilabete ESK-k langile klasearen pobretzearen kontrako greba deitu zueneko arrazoi berberak ditugu. 

Eskubide bermatu bat, ondasun pribatua bihurtuta

Etxebizitza da gaur egun langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Etxe bat ez edukitzeak bazterkeriara kondenatzen gaitu, eta hori edukitzeak klase herrikoiak miseriazko bizitzetara kondenatzen gaitu ere.

Gutxi batzuen zikoizkeriak ekarri du eskubide bermatua izan beharko lukeena ondasun pribatua izatea eta horrekin negozioa egitea. Gutxi batzuek espekulatzen eta poltsikoak betetzen dituzten bitartean gainerakoak, gehienok, gero eta gehiago pobretzen gara.

Soldatek, pentsioek eta prestazio sozialek ez digute bizitza duina bermatzen. Enplegua badugu, baina ezin ditugu gure etxeak ordaindu, ezta hornidurak ere, ezta hozkailua bete ere... Bizitza osoan lan egin dugu eta gure pentsioek ez digute ematen. Behar dugunean, prestazio sozialak ez dira nahikoak, eta ez dira gutxi hilero erabaki behar dutenek jan edo etxea ordaintzaren artean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario